martes, 17 de noviembre de 2009

Datu orokorrak

San Felix ikastetxea Ortuella herrian dago.

Konkretuki Ortuellako Lasagabaster kalean eta 1 zenbakian. Ortuella Bizkaiko mehatzaldeko herri txikia da.

Gutxi gora behera zortzi mila bostehun biztanle ditu.

Ikastetxea erlijiosoa eta pribatu-kontzertatua da.

Ikastetxearen entitate titularra bilboko gotzategia da eta heziketako administrazioagaitik kontsertatua da.

San Felixek 0-3 urteko zerbitzua, haur hezkuntza, lehen hezkuntza eta D. B. H. hezkuntza eskaintzen ditu.

Hau da, 0-16 urte bitarteko umeentzako hezkuntza D eta B modeloetan.

B modeloa desagertze prozesuan dago.

Ikastetxearen ikasle kopurua 327-ko da 0-3 urte bitarteko umeak kontua hartu gabe, (127 haur hezkuntzan, 114 lehen hezkuntzan eta 86 D.B.H-n).

Irakasle kopurua hogeita seikoa da eta irakaskuntzan parte hartzen ez duten ikastetxeko langileak bederatzi dira ( 3 garbitzaile, 5 jantoki orduko arduradun eta garraiorako beste bat). Beraz, tamaina txikiko ikastetxe bati buruz ari gara. Kurtso bakoitzeko ikasgela bakar bat dago etapa guztietan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario