lunes, 14 de diciembre de 2009

Txikienentzat asmakizunak

1.-Nola zula liteke globo bat bertatik airerik atera gabe eta zaratarik egin gabe?

2.-Oso lodi dauden hiru lagun ermitara abiatu dira euritako bakarrarekin. Ermitara iristean, ordea, guztiak lehor-lehor daude; nola liteke?


3.-Bart gauean, osaba irakurtzen ari zela, izebak argia itzali zuen. Gela erabat ilun geratu zen, baina osabak irakurtzen jarraitu zuen, ezer gertatu ez balitz bezala. Nola liteke?

4.-Puntan punta bi
atzean zulo bi.


5.-Zer dela eta zer dela
deitzean hiltzen dena?

6.-Zuk duzu, nik ere badut
eta mundu guztiak badu.

7.-Zein abere da
buruan zerra daramana?

8.-Saguaren neurrikoa
eta etxea zaintzen
lehioa bezalakoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario